LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde lan egiten duten Erdialdeko Amerikako eta Euskadiko erakundeak koordinatzeko guneak sortu dira. III. fasea”

Laburpena: Proiektu hau prozesu baten barruan sartzen da; hain zuzen ere, 2014an hasi zen eta Donostiako Udala, GFA eta GLEA finantzatzen ari diren prozesu batean.

Horren bitartez, LGTBI+ kolektiboko kideen eskubideen alde lan egiten duten erakundeek eta ekintzaileek, beren lanarekin, euskal gizarte irekiagoa, berdintasunezkoagoa eta sozialki konprometituagoa lortzen laguntzea lortu nahi dugu.

Horretarako, 4 helburu ezarri dizkiogu geure buruari: lehena, LGTBI+ erakundeak eta behatokiak indartzea, esperientzia eta jakintzak trukatzeko guneak partekatuta, elkar ezagututa, elkarrekin eragiteko estrategia baten bitartez; bigarrena, ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak ez ezik, adingabeentzako egoitza-harrerako zentroetako hezitzaileak ere prestatzea “aniztasun afektibo-sexualean eta genero-identitatean”; hirugarrena, euskal gizarteari LBT emakumeak ikusaraztea, ikuspegi feminista eta positibo batetik; eta, azkenik, laugarrena, LGTBI+ kolektiboko kideek Euskadin eta Erdialdeko Amerikan bizi duten errealitatearen berri ematea eta horren gainean sentsibilizatzea –kulturaren bitartez–.

Espero dugu gure lana baliagarria izatea gizarte kritikoa eta aktiboa, globala lortzeko, etikoki solidarioak diren eta desberdintasuna onartzen dituzten pertsona arduratsuen gizartea lortzeko.

Xede-biztanleriazabala eta askotarikoa da; hainbat kolektibotako kideengana iritsi nahi da, hala nola gizarte-erakunde edo gizarte-mugimenduetako bazkide eta boluntarioengana, ikastetxeetako irakasle eta ikasleengana, adingabeentzako egoitza-harrerako zentroetako hezitzaileengana, politikariengana eta, oro har, EAEko biztanleengana. Guztira 599 pertsona dira (276 emakume eta 323 gizon).

Emaitzak:

1E. Nazioko eta Erdialdeko Amerikako LGTBI+ behatokien artean lan-sinergiak sortzea, bat egiteko eta eztabaidarako guneak bultzatuz, elkar ezagututa eta, hartara, eragiteko eta salaketako ekintzak elkarrekin egin ahal izateko, ekintza horien bitartez pentsamendu kritikoa sortzeko gure gizartean.

2E. Ikastetxeetako ikasle eta irakasleek ez ezik adingabeentzako egoitza-harrerako zentroetako emakumezko 93 hezitzailek eta gizonezko 67 hezitzailek ere aniztasun afektibo-sexuala eta genero-identitatea beren lanean eta bizitzan modu naturalizatuan lantzeko gaitasunak garatu dituzte.

3E. Emakume Lesbiana, Bisexual eta Transexualek (LBT) beren nortasuna indartu eta beren errealitatea ikusgai jarri dute tokiko ikuspegi global feministatik begiratuta; horretarako, haientzat erreferente positiboak sortzen dituzten tresnak landu dituzte eta tresna horiek kontzientziatzeko, sentsibilizatzeko eta informatzeko erabili dituzte.

4E. Gizartea eraldatzeko tresna den aldetik, kulturaren bitartez LGTBI+ kolektiboaren irudi positiboa proiektatzea eta, irudi horren bitartez, herritarrak kontzientziatu, sentsibilizatu eta mobilizatu nahi dira; era berean, Iberoamerikan bizi diren errealitateen laginak ere erakutsiko dira.

 

Finantzaketa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 281.106,72€

Toki-ekarpena: 89.829,03€

Proiektuaren aurrekontu totala: 370.935,75€ 

Egikaritzapena: 2021-2023

 

Gehiturekin partzuergoan exekutatzea