“Hainbat aliantza eskubideak defendatzeko Nikaraguan”

 

Laburpena: Emakumeek eta erregimen heterosexualean sartzen ez diren pertsonek osatzen dituzte Nikaraguako gizarteko talde diskriminatuenak. Diskriminazio hori bizitzaren eremu guztietan azaltzen da, bereziki indarkeria-maila handietan.  

Horregatik, esku-hartze honen bitartez, aktibismoa eta kolektibo feministen arteko aliantzak eta sexu-aniztasuna indartzen lagundu nahi da herrialdeko 8 departamendutako 12 herri espezifikotan eta Nikaraguako Karibeko Kostaldeko bi autonomia-eskualdetan, emakumeen, lesbianen, homosexualen eta transen eskubideak defendatzeko.

 

Xede-biztanleria: Sexu- eta ugalketa-eskubideak defendatzen eta indarkeria matxista desagerrarazten lan egiten duten tokiko kolektiboak eta sareak osatzen dituzten emakume gazte lesbianak, gayak eta transak (lesbianen eta emakume transen % 70 eta gayen % 30 gutxi gorabehera).

 

Emaitzak:

E1. Gutxienez 130 aktibistak, emakumek, gaztek, LGTBI pertsonak eta komunikatzailek beren sexu- eta ugalketa-eskubideak eta indarkeriarik gabeko bizitza askea izateko eskubidea erabiltzeko eta defendatzeko gaitasunak indartu dira.

E2. Proiektuak hedatutako mezuak jasotzen dituzten bi sexuetako gazteen taldeetan sexismoa, homo/lesbo/transfobia eta indarkeria matxista kopiatzen dituzten ikuskerak, usteak eta iritziak aldatu dira.

E3. Emakumeen kolektiboek, giza eskubideen eta lurraren defendatzaileek eta LGTBI kolektiboak sexu- eta ugalketa-eskubideak defendatzeko ez ezik, lurraldea eta indarkeriarik gabeko bizitza askea defendatzeko ere elkarrizketak izateko, egituratzeko eta eragin soziala eta politikoa izateko duten gaitasuna handitu da.

 

Finantzaketa:

Bizkaiko Foru Aldundia: 119.490,08€

Tokiko ekarpena: 30.838,98€

Proiektuaren guztizko aurrekontua: 150.329,06€

 

Egikaritzea: 2018-2020

 

Lankidea: “La Corriente” programa feminista