Web-orri honetan cookie-ak erabiltzen ditugu.

Nabigatzen jarraitzeak onarpena dakar.

Onartzen dut

- MUGEN GAINETIK erakundearen 2013ko Txosten Ekonomikoa: PDF fitxategia

 

- MUGEN GAINETIK erakundearen 2015eko Txosten Ekonomikoa:PDF fitxategia

 

- MUGEN GAINETIK erakundearen 2016ko Txosten Ekonomikoa:PDF fitxategia

 

- MUGEN GAINETIK erakundearen 2017ko Txosten Ekonomikoa:PDF fitxategia

........... Genero 440 270
     
MUGEN GAINETIK-en Genero berdintasunerako plana: PDF fitxategia   ........... Genero 440 270
     
MUGEN GAINETIK-en plan estrategikoa: PDF fitxategia ........... Estrateg 440 270
     

MUGEN GAINETIK-en Organigrama: PDF fitxategia

...........
     

ELKARTASUNA HERRIEN BIHOZBERATASUNA DA.

MUGEN GAINETIK elkarteak txirotutako herrialdeekin elkarlanean dihardu, nortzuk2eta tokiko gizartea eraldatzea ere lortu nahi du. Agerian utzi nahi du herri asko egoera bidegabean daudela, garapen-eredu ankerraren ondorioz. Eredu horrek, besteak beste, herrialde eta talde gutxi batzuei ematen die nagusitasun ekonomikoa, politikoa eta kulturala; baliabideak agortzen ditu; desberdintasunak areagotzen ditu herrialde guztietan; herriak (eta, bereziki, emakumeak) txirotzen ditu; eta ez ditu pertsonak jartzen garapenaren muinean. Ez ditugu nahi gizarte-bazterkeria, degradazio ekologikoa, militarismoa, arrazismoa eta matxismoa, funtsean gauza bera egiten baitute; alegia, ondasunak miretsi eta pertsonak gutxietsi.

Gure ustez, elkartasunak ezin du asmo hutsean geratu, eta ezin da egitura-aldaketa ustezkoetara mugatu. Gauzak egin behar dira. Horregatik, egitasmoak sustatzen ditugu herrialde txirotuekin lankidetzan aritzeko, askotariko jarduerak antolatzen ditugu inguruan (sentsibilizatzeko, garapenean hezteko eta politikan eragiteko), eta boluntarioak eta laguntzaileak jartzen ditugu dauzkagun egitasmo eta komunitateetan lanean.

Hainbat herrialdetan ditugu lankidetza-egitasmoak, nagusiki en Guatemala, El Salvador, Cuba, Chiapas, Nicaragua, Bolivia eta Perú, eta zenbait ezaugarri partekatzen dituzte:

-    Indigenekin (landa-eremuko biztanleekin) egiten dugu lan, giza eskubideak lantzen, genero-ekitatea bermatuta.
-    Gure iritziz, garatzeko, aldatu egin behar dira genero-harremanak; eta, horretarako, emakumeak ahaldundu nahi ditugu.
-    Haiek (hots, tokiko erakundeak edo biztanle hartzaileak deiturikoek) lehenetsitako egitasmoak dira.
-    Haien gaitasunak eta aukerak indartu nahi dituzte.
-    Beren kabuz hornitzen, antolatzen eta gaitzen irakatsi nahi diete; beraz, jarraipena izan behar dute, eta jasangarriak izan behar dute.
-    Eta gizartea ere eraldatu nahi dute, bai hangoa, bai hemengoa.


MUGEN GAINETIK elkarteak herri haietako prozesuetan laguntzen du, eta zein egoeratan bizi diren ezagutarazi nahi du. Nolabait bitartekari-lana egiten du, gure gizarteak beste herri batzuekin lankidetzan aritzeko egiten dituen ahaleginak bideratzeko (ekarpen ekonomikoak, sentsibilizazio-jarduerak, ekarpen pertsonalak, etab.). Ziur baikaude gure gizarteak haien errealitatea zein den ulertzea lortuko dugula, eta gehiago lagundu behar dugula, desberdintasunak zuzenduko badira.

 

Guri buruz

MUGEN GAINETIK-ek Hegoaldeko herriekin lankidetza sustatzen duen bezala Iparraldean giza eraldaketa bultzatzen duen erakunde bat da. Gure ustez, Elkartasuna ezin da asmotan gelditu edo egituren aldaketen menpe egon. Parte hartu behar da.

Kokapena

C/ Portuetxe 15, 1º C, 20018 Donostia - San Sebastián

Harremana

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara:
(0034) 943 312029 edo posta elektroniko bat bidali helbide honetara:
mugen@mugengainetik.org