ELKARTASUNA HERRIEN BIHOZBERATASUNA DA.

MUGEN GAINETIK elkarteak Hegoaldeko herrialdeekin elkarlanean dihardu, nortzuk2
eta Iparraldeko gizartea eraldatzea ere lortu nahi du. Agerian utzi nahi du herri asko egoera bidegabean daudela, garapen-eredu ankerraren ondorioz. Eredu horrek, besteak beste, herrialde eta talde gutxi batzuei ematen die nagusitasun ekonomikoa, politikoa eta kulturala; baliabideak agortzen ditu; desberdintasunak areagotzen ditu herrialde guztietan; herriak (eta, bereziki, emakumeak) txirotzen ditu; eta ez ditu pertsonak jartzen garapenaren muinean. Ez ditugu nahi gizarte-bazterkeria, degradazio ekologikoa, militarismoa, arrazismoa eta matxismoa, funtsean gauza bera egiten baitute; alegia, ondasunak miretsi eta pertsonak gutxietsi.

Gure ustez, elkartasunak ezin du asmo hutsean geratu, eta ezin da egitura-aldaketa ustezkoetara mugatu. Gauzak egin behar dira. Horregatik, egitasmoak sustatzen ditugu herrialde txirotuekin lankidetzan aritzeko, askotariko jarduerak antolatzen ditugu inguruan (sentsibilizatzeko, garapenean hezteko eta politikan eragiteko), eta boluntarioak eta laguntzaileak jartzen ditugu dauzkagun egitasmo eta komunitateetan lanean.

Hainbat herrialdetan ditugu lankidetza-egitasmoak, nagusiki en Guatemala, El Salvador, Cuba, Chiapas, Nicaragua, Bolivia eta Perú, eta zenbait ezaugarri partekatzen dituzte:

-    Indigenekin (landa-eremuko biztanleekin) egiten dugu lan, giza eskubideak lantzen, genero-ekitatea bermatuta.
-    Gure iritziz, garatzeko, aldatu egin behar dira genero-harremanak; eta, horretarako, emakumeak ahaldundu nahi ditugu.
-    Haiek (hots, tokiko erakundeak edo biztanle hartzaileak deiturikoek) lehenetsitako egitasmoak dira.
-    Haien gaitasunak eta aukerak indartu nahi dituzte.
-    Beren kabuz hornitzen, antolatzen eta gaitzen irakatsi nahi diete; beraz, jarraipena izan behar dute, eta jasangarriak izan behar dute.
-    Eta gizartea ere eraldatu nahi dute, bai hangoa, bai hemengoa.


MUGEN GAINETIK elkarteak herri haietako prozesuetan laguntzen du, eta zein egoeratan bizi diren ezagutarazi nahi du. Nolabait bitartekari-lana egiten du, gure gizarteak beste herri batzuekin lankidetzan aritzeko egiten dituen ahaleginak bideratzeko (ekarpen ekonomikoak, sentsibilizazio-jarduerak, ekarpen pertsonalak, etab.). Ziur baikaude gure gizarteak haien errealitatea zein den ulertzea lortuko dugula, eta gehiago lagundu behar dugula, desberdintasunak zuzenduko badira.