Andeetako (Peru) emakume nekazarien ahalduntze ekonomiko eta soziala.

pro11 1000
 

“Quispicanchis – Cusco probintziko, Andeetako emakume nekazarien ahalduntze ekonomiko eta soziala.”

Laburpena: Cusco eskualdean garatzen da, Peruren hegoaldeko mendilerroan, eta Quispicanchiseko probintziako lau barrutitan jartzen du arreta: Lucre, Oropesa, Huaro eta Andahuaylillas (Causan Wilcamayo udal mankomunitatea osatzen dute). Lau barrutietako 440 emakume ekoizle andetarri lagundu nahi zaie, nola banaka hala kolektibo gisa, eta, horretarako, haiek ekonomikoki eta sozialki ahaldundu nahi dira, beren ekoizpen-gaitasunak indartuta, beren eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak erabiltzeko aukera emanda eta agroekologikoki ekoizten dutena merkaturatzeko beste bide batzuetara irits daitezen lagunduta. Horrela, diru-sarrerak izango dituzte, bizi-kalitatea eta baldintzak hobetuko dituzte (bereak eta beren familienak), eta autonomia eta partaidetza lortuko dute, aukera-berdintasunean, beren elkarte eta herriek elikadura-burujabetzaren eta aldaketa klimatikoaren arloetan dituzten estrategien barruan.

Helburuko populazioa: Causan Wilcamayo mankomunitateko 440 emakume ekoizle andetar; pobrezia-egoeran daude, baliabide ekonomiko gutxi dituzte eta hezkuntza-maila txikia. Haietako askok ez dute agiririk, edo agiriren bat dute (ez daude erregistratuta eta/edo ez dute NANik). Nekazaritza txikian dihardute, hektarea bateko baino gutxiagoko partzelak dituzte, eta antzinako teknikak erabiliz lan egiten dute, beharrezko tresna egokirik gabe, nagusiki oinarrizko produktuak ekoizten (alegia, premia biziko nekazaritzako produktuak ekoizten –artoa, patata, etab.–, soberakinik sortu gabe).

Emaitzak:
1. Emaitza: Causan Wilcamayo udal mankomunitateko (Cusco) emakume nekazari andetarrek indartu egin dituzte nekazaritzako unitate iraunkorrak kudeatzeko eta merkaturatze-estrategiak aplikatzeko gaitasunak, eta gaitasun soziala garatu dute.
2. Emaitza: Ekoizpena dibertsifikatu da, eta handitu egin dira lau barrutietako 40 emakume nekazari andetarrek merkaturatze-bideak eta ordezko merkatuak baliatzeko aukerak.
3. Emaitza: Causan Wilcamayo mankomunitateko emakume nekazariek elkartea indartzen dute, beren eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak defendatzeko antolatzen dira, eta udalerrietako politikan eragiten dute.

Finantziazioa:
Donostiako Udala: 59.994,07€
Bertakoen ekarpena: 20.556,66€

Gauzatze-aldia:
2013-2014