“Andeetako Quispicanchi (Cusco) eskualdean bizi diren emakume nekazari eta ahaldunduak, bizitzaren iraunkortasuna eta justizia klimatikoaren alde egiten dute lan”

 

Laburpena: 7 distrituetako 85 emakume nekazariek, ahalduntze prozesurako beharrezkoak diren antolakuntza eta egoera pertsonalak hobetu dituzte. Honetarako,  beraien parte hartzea indartu dute, eskubide ekonomiko, politiko edota sozialak sustatu dituzte eta biolentziarik gabe bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute.

Bide honetan, trebakuntza teknikoak eta sozialak egingo dira. Hauen bitartez, nakazal emakumeen gaitasun pertsonalak garatu nahi dira ondorengoetan oinarrituz: beraien eskubideen ezagutza eta bereganatzea; eta beraien ekoizpen-praktiken hobekuntza, aldaketa klimatikoari aurre egiteko eta beraien komunitateetakoko elikadura segurtasuna eta subiranotasuna sustatzeko. Merkataritza prozesuen jarraipen tekniko bat burutuko da, beraien produktu organikoak merkatu berrietan egoki sartzearren; Zaingo herritarra eta eragin politikoaren bitartez, eta genero berdintasuna oinarri hartuta, garapen iraunkorra eta biolentziarik gabeko bizitza eredu baten aldeko proposamenak eraikiko dira.

 

Helburuko populazioa: proiektuan, 2 Ekoizpen Eskoletako eta Quispicanchi probintziako 7 distrituetako 85 landa-emakumek parte hartuko dute. Hauek, Valle eta Altoandiaseko nekazal eremuetan bizi dira. Txirotasun egoeran bizi dira eta baliabide eskasak dituzte, hezkuntza maila baxuarekin batera; emakume hauetako askok ez daki ez irakurtzen ez eta idazten ere, eta beste askok ez du lehen hezkuntza ere burutu. Orokorrean, karga familiar handia duten etxeko ugazaba edo ama-solterak dira, 18 eta 60 urte bitarte dute. Bikotekidearekin bizitzen direnen artean, biolentzia kasuak antzematen dira, gero eta larriagoak direnak segurtasun ezak sortutako tentsioagatik, bizitzen den egoera ekonomiko latzagatik edota ur eskasiagatik, aldaketa klimatikoak eragindakoak besteen artean.

 

Emaitzak:

1. Emaitza: ARPEQ-eko 85 Emakume nekazariek, beraien antolakuntza indartzen dute, ahaldundu egiten dira eta ekintza politikoen bitartez, emakumeen eskubideak eta biolentziarik gabeko bizitza bat izateko eskubidea aldarrikatzen dute publikoki.

2. Emaitza: 85 emakume nekazariek bere landa-praktikak hobetzen dituzte, Elikadura Subiranotasuna sustatuz eta aldaketa klimatikoaren eraginari egokitzen diren estrategiak garatuz; modu honetan, beraien lidergotza ere indartzen dute beraien komunitateetan.

3. Emaitza: Landa-Ekoizpen Eskolan parte hartzen duten 7 distrituko emakume nekazariek beraien eskubide ekonomikoak erabiltzen dituzte. Honetarako, produktu organikoak komertzializatzeko estrategiak ezagutzen dituzte eta merkatu lokaletan eta puntu berdeetan parte hartzen dute kondizio hobeagoetan. 

 

Finantziazioa: Gipuzkoako Foru Aldundia: 149.890,99€

Kontrapartea: Flora Tristán, Peruko Emakumearen zentroa.

Gauzatze-aldia: 2015eko Abuztua – 2016ko Abuztua