“Cuscoko landa-eremuko emakume ekoizle ahaldunduek modu jasangarrian kudeatzen dituzte beren ekoizpen-unitateak, klima-justiziaz eginez tokiko bidezko garapenaren aldeko ekarpena”

Laburpena:Peruko Andeetako hegoaldeko landa-eremuko komunitateetako emakume ekoizleek baliabide produktiboak eskuratzeko eta klima-aldaketaren efektuen eta beren herrietan dagoen genero-desberdintasun etengabearen aurreko zaurgarritasuna murrizteko duten beharrari erantzuten dio proiektu horrek.

Beren eskubideen galdagarritasuna eta ahalduntze ekonomikoa sustatuko dira, ikuspuntu agroekologikotik beren ekoizpen-unitateak modu jasangarrian kudeatzeko eta tokiko eta eskualde-mailako merkatuetara bideratzeko gaitasunak landuz; era horretan, handitu egingo dituzte beren diru-sarrerak eta ekoizpenaren errentagarritasuna.Indartu egingo dira tokiko ekoizpen-antolamendua, erabakitze-espazioetako beren parte-hartze aktiboa eta tokiko politiketan genero-berdintasunaren ikuspuntua sartzeko duten eragin-gaitasuna.

Tokiko eta eskualdeko agintariekin lan egingo da, Quispicanchi probintziako emakume ekoizleen eskubideak betetzen direla berma dezaten.

Xede-biztanleria: Bizi duten pobrezia-egoeragatik, eta ekoizpena optimizatzeko baliabide urriak eta klima-aldaketaren eraginez mehatxu berriak dituztelako maila txikiko nekazaritzan baldintza zailetan jarduten duten emakumez eta gizonez osatuta dago proiektuaren xede-biztanleria.

Proiektuaren xede-biztanleria zuzena:Quispicanchi probintzian, haraneko beheko aldean dauden aukeratutako sei barrutietako 18 landa-komunitate pobretako 640 emakume eta 240 gizon.880 lagun guztira.

Emakumeak dira lehentasunezko arreta-taldea, aurrez adierazitako arrazoiak direla eta; proiektuaren aliatu nagusia, berriz, APPEQ erakundea da. Erregistro publikoetan inskribatuta dago erakunde hori, eta estatutuak, zuzendaritza-batzordea eta 40 elkartekide ditu.Bazkide aktiboen kopurua handitzeko asmoa dago, 30 kide aktibo berri sartuta; horri gehitzen badiogu antolamenduari dagokionez indartu egingo dela, hobetu egingo dira erakundearen ikusgaitasuna, proposamen-gaitasuna eta eragina.

Emaitzak:

1.E.Escuela Agroecológica eskolako 80 emakume ekoizlek beren lidergoak eta gaitasun tekniko eta sozialak indartu dituzte, eta haien ezagutzak partekatzen dituzte beren komunitateetako 800 ekoizlerekin, lursailak modu jasangarriak kudeatzeko; horrela, beren errendimendu produktiboa handitzen dute.

2.E. Asociación Provincial de Productoras Ecológicas de Quispicanchi (APPEQ) elkarteak indarra hartu du bazkideen parte-hartze aktiboari esker, “PACHARURU” marka posizionatu du tokiko eta eskualde-mailako merkatuan, eta espazio ekonomiko produktiboetan parte hartzen du, generoaren eta ingurumen-jasangarritasunaren ikuspegiak kontuan hartuta.

3.E. Tokiko sei gobernutako eta eskualde-mailako beste erakunde publiko batzuetako 20 agintarik eta 15 funtzionariok beren gaitasunak indartu dituzte generoaren, eskubideen eta tokiko bidezko kudeaketaren arloetan, eta landa-eremuko emakume ekoizleen aldeko politikak, programak eta/edo mekanismoak bultzatzeko eta ezartzeko konpromisoak hartu dituzte.

Finantzazioa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia:449.586,03 €

Tokiko erakundea eta xede-biztanleria:176.586,59 €

AECID: 1.042,98 €

Proiektuaren aurrekontu osoa:627.215,60 €

Egikaritze-epealdia:2017-2019

Tokiko bazkidea:Centro de la Mujer Peruana Flora Tristán