Emakumeak, Cuscatlango udalerritan genero desberdintasun errealitateak eraldatzen. El Salvador.

pro5 1000
 

“Cuscatláneko udalerrietan genero-desberdintasuneko errealitateak eraldatzen ari diren emakumeak.”

Laburpena:
Egitasmoak genero-desberdintasuna murrizten laguntzen du Cuscatlán departamentuko udalerrietan. Horretarako, indartu egingo dira emakumeen elkarteen ahalmena eta eragina, genero-ekitateko udal politikak modu eraginkorrean aplikatzeko, eta emakumeek sexu- eta ugalketa-eskubideak defendatzeko eta erabiltzeko, eta haiek aske eta indarkeriarik gabe bizitzeko, eta ekonomikoki ahalduntzeko. Elkarteen arteko lan-sareak ere indartuko dira, erakunde publikoetan duten eragina indartzeko eta jarduketak kasu isolatutzat hartzea saihesteko.

Helburuko populazioa: Egitasmoak aurreikusten duenez, zuzenean 3.965 pertsonak parte hartuko dute (populazio subjektua); horietatik % 74 emakumeak dira, eta gainerako % 26a gizonak. Gehienak emakumeak dira; landa-komunitateetan bizi dira, pobrezian eta baztertuta, eta batzordeak eta tokiko elkarteak sortu dituzte, bai emakumeenak, bai mistoak, beren bizi-baldintzak eta -kalitatea hobetzen saiatzeko.

Emaitzak:
1. Emaitza: Cuscatláneko 10 udalerritako emakumeen 18 elkarte indartu egin dira, eta areagotu egin da haien lidergo- eta koordinazio-gaitasuna departamentuko emakumeen sare gisa.
2. Emaitza: Cuscatláneko emakumeen elkarteek proposamenak prestatu eta aurkeztu dituzte departamentuan eta 11 udalerritan genero-berdintasunerako politika publikoak eraginkortasunez aplikatzeko.
3. Emaitza: Cuscatláneko sei udalerritan, hitzarmenak egin dituzte erakunde sozialek eta erakunde publikoek, herritarren segurtasunerako politiketan genero-indarkeria prebenitzeko eta artatzeko.
4. Emaitza: Cuscatláneko 8 udalerritako emakumeen elkarteek modu aktiboan sustatzen dute sexu- eta ugalketa-eskubideak defendatzea eta erabiltzea.

Finantziazioa:
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 469.156,82 €
Bertakoen ekarpena: 153.910,15 €
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia: 2.350,00 €

Gauzatze-aldia:
2011-2014