Emakumeak, berdintasunaren alde eta euren herritartasuna indartzen Cuscatlanen

 

"Emakumeen eskubideen indartzea Cuscatlanen (El Salvador)".

 

Laburpena: honako proiektu hau “Cuscatláneko udalerrietan genero-desberdintasuneko errealitateak eraldatzen ari diren emakumeak” proiektuaren jarraipena da. Proiektua 16 udalerritan burutuko da emakumeen 21 elkarterekin. Emakume hauek, beraien ahalduntze politikoa oztopatzen duten faktoreak zeintzuk diren identifikatu zituzten: autonomia politiko eskasa, ikuspegi estrategiko baten gabezia, elkarteen arteko solasaldi eta kohesio eza, herritar kontrolaren jarraipen urritasuna eta indarkeri eta segurtasun ezaren giroa.

 

Subjetu biztanleria: proiektu honetan subjetu biztanleria nagusia, Cuscatlango emakumeen elkarteak izango dira, eta hauek, 20 elkartetan antolatutako 2050 emakume biltzen dituzte. Emakume hauek, proiektuan zehar sortutako prozesu ezberdinen bidez antolatu dira eta elkarteetako ordezkarien parte-hartze zuzena dute. Ordezkari hauek, ondoren, beren ezagutzak eta jardunaldietan bideratu diren eztabaidak euren taldetako kideekin elkarbanatzen dituzte bereganatutakoak zabaltzeko asmoz.

Emakume gehienak landa eremuetako komunitateetan pobrezia egoeran eta bazterturiko egoeran bizi dira, eta emakume batzorde nahiz tokiko emakumeen elkarteak sortu dituzte beren bizi-baldintza eta bizi-kalitatea hobetzen saiatzeko. Hala ere, hainbat pertsona gehiagoren artean zabaltzen da populazioa; funtsean, herri mailako nahiz departamenduko erakunde publikokoak, departamenduko herri desberdinetako taldeak, nazio eta nazioarteko mailako unibertsitateetako irakasleak, eskualdean antolatutako emakumeak eta departamentuko emakumeak, guztira, 262 emakume eta 253 gizon gehiago batuz.

 

Emaitzak:

1.Emaitza: Emakumeen Ahalduntze Eskola ezarri da eta martxan jarraitzen du. Eskola honek, ikasgaiak, ikasketa plangintza bat, zehaztutako irakasle markoa eta bere erabilerarako eraiki eta prestatutako azpiegitura ditu. Horrez gain, 20 emakume elkarteetako 110 ordezkari, gutxienez, kurtso nahiz nazioarteko mintegi batean eta formakuntza birtualeko lehenengo modulu batean trebatuak izan dira.

2.Emaitza: Cuscatlángo emakume mugimenduen artikulaziorako bi elkartek, alte batetik RAMUPEC 20 elkarte biltzen dituena eta bestetik CMS elkartek (500 bazkide, 11 elkarte, batzorde ezberdinak eta Suchitotoko emakume talde komunitarioak biltzen dituenak), emakumeen oinarrizko eskaerak eta interes estrategikoak biltzen dituen akzio estrategikoko eta eragin politikoko agenda bat garatu dute elkarlanean.

3.Emaitza: Departamentuko emakumeen 12 elkartek gutxienez, beren autonomia politiko, ekonomiko eta antolatzailean aurrera egin dute. Honekin, beraien plangintzarako, kudeaketarako, negoziaziorako eta genero kontzientziarako gaitasunak handitu dituzte, eta baita tokiko, nazioarteko eta eskualdeetako eraikuntza demokratikoen prozesuetan beren burua aktore moduan ikusteko ikuspegia garatu ere.

4.Emaitza: Departamenduko 16 emakume elkartek gutxienez, parte-hartzeko eta herri kontu-hartzeko mekanismo eta tresnak erabiltzen dituzte beren eskubideen erabilerarako Cuscatlángo 16 udalerritan eta departamendu nahiz nazio mailean.

 

Finantzazioa:

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia: 463.338,25 €
Tokiko ekarpena: 407.000,68 €
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia: 2.016,00 €

 

 

Gauzatze- aldia: 2014- 2016