Intzidentzia politikoa, landa-eremuaren garapena eta kultura-garapena Cuscatlán-eko (El Salvador)

Intzidentzia politikoa, landa-eremuaren garapena eta kultura-garapena Cuscatlán-eko emakume gazte eta helduen autonomia lortzeko”

Laburpena:proiektu hau prestatzeko egindako identifikazioan agerian geratu da erakunde publikoek berek onartutako gabezia dagoela genero-berdintasunari dagokionez eta genero-berdintasuna politika publikoetan zeharkako izateari dagokionez; halaber, emakumeek autonomia lortzeko aukera mugatuak dituztela ere nabarmendu da, nekazaritzako eta abeltzaintzako produkzio-eredu tradizionalak ez dituela ingurumena eta tokiko sustapena aintzat hartzen, eta turismoak landa-eremuarekiko eta kultura- eta arte-adierazpenekiko atxikipen oso txikia duela.

Hortaz, El Salvadorreko Cuscatlán departamentuko Suchitoto herrian proiektu bat egitea proposatu da, Cuscatlán-eko emakumeen eskubideak bermatuko direla sustatzeko; horretarako, erakunde publikoetan genero-azterketarako gaitasunak indartu dira, RAMUPEC Cuscatláneko Emakume Elkarteen Sarean biltzen diren emakume-elkarteetatik intzidentzia politikoa sustatu da, emakumeek produkzio-baliabideetarako sarbidea eta horien gaineko kontrola izatea ahalbidetu da elikadura-burujabetzaren eta ingurumen-jasangarritasunaren ikuspegitik begiratuta, emakumeei kredituak lortzeko aukera bermatu zaie eta tokiko garapen ekonomikoa sustatu da ahulezia-egoeran dauden emakume gazteentzat lan-aukerak sortu dira turismoan oinarrituta eta kultura- eta arte-adierazpenak berreskuratzean oinarrituta.

Xede-biztanleria: proiektu honen xede-biztanleria departamentuko emakume-elkarteetan parte hartzen duten emakumeak dira. Gaur egun, Cuscatláneko 11 udalerritan emakumeen 15 elkarte daude eta horietatik 12 emakume helduen elkarteak dira eta beste 3rak emakume gazteenak. Emakume helduen elkarteetako xede-biztanlerian 1.091 emakume biltzen dira. Emakume gazteen elkarteetako xede-biztanlerian, aldiz, 66; kasu horretan, adinarekin lotutako ezaugarrien araberako lana eta aldarrikapenak dituzte.

Bestalde, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Programan biltzen diren 261 emakumeak eta 31 Aurrezki Taldetako eta 41 Banku Komunaletako 1.200 emakumeak ere hor daude.

Emaitzak:

E.1.Tokiko, departamentuko eta nazioko erakunde publiko eta pribatuek emakumeen eskubideen alde egiten dute, RAMUPEC sarean biltzen diren Cuscatláneko emakume-elkarteek izandako intzidentziaren eta egindako aldarrikapenen bitartez eta genero-azterketak egiteko eta tokiko garapenerako gaitasunak indartzearen bitartez.

E.2.Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Programan (oinarrizko alea, azienda larria eta xehea, hegaztiak eta barazki eta frutak) biltzen diren 261 emakumeek produkzio-baliabideak eskura dituzte eta kontrolatu egiten dituzte, nekazaritza ekologikoko teknikekin produzitzen dute eta emakumeen produkzioko 15 ekimen, gutxienez, indartu dituzte, haien familien eta komunitateen garapen ekonomikorako eta elikagai-burujabetzarako lagungarri izanik.

E.3.CMSaren 4 kreditu modalitateei esker, zerbitzuak hobetu dituzte eta Suchitotoko 1.200 emakumeri kreditua eta beste zerbitzu batzuk eskuratzeko aukera bermatu diete; Cuscatlán departamentuko 5 emakume-elkartetara, gutxienez, ere zabaldu dute esperientzia.

E.4.Turismoaren eta Kulturaren arloetako Emakume Gazte Sustatzaileen ekimena sortu da eta martxan dago, eta Emakume artista eta artisauen Sarearekin batera, Tokiko Garapen Ekonomikoari laguntzen diote turismoan oinarrituta, udalerriko kultura-adierazpenak eta arteak berreskuratuta eta, hartara, ahulezia-egoeran dauden emakume gazteei lan-aukerak eskainita eta berrikuntza ekonomiko eta sozialari ekarpenak eginda.

Finantzaketa:

Gipuzkoako Foru Aldundia: 119.928,28 €

Tokiko ekarpena: 20.908,89 €

Suchitotoko Udal Alkatetza 6.083,33 €

Proiektuaren aurrekontua, guztira: 146.920,50€

Egikaritzea:

2016-2017

 

Tokiko Bazkidea:Colectiva Feminista eta Concertación de Mujeres de Suchitoto