Suchitotoko emakumeak indarkeriarik gabeko bizimodua izateko eskubidea eta sexu- eta ugalketa-eskubideak baliatzearen alde lanean”.

 

Laburpena:proiektu honen bitartez, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea eta sexu- eta ugalketa-eskubideak bermatzea lortu nahi da; horretarako, 11 ikastetxetako biztanleriari prestakuntza eman zaie, CMS Concertación de Mujeres de Suchitoto elkarteko kide diren emakumeen gaitasunak indartu dira eta beste antolamendu-eremu batzuk ere landu dira, hala nola Udalerriko Emakumeen Aholku Kontseilua eta beste Elkarte Komunitarioak (ADESCOS).

 

Xede-biztanleria:Proiektuaren onuradunak 3 taldetan banatu litezke proiektuaren esku-hartze planaren arabera, nahiz eta denera 4.507 onuradun izan (zuzen eta ez zuzen), erdiak gutxienez emakumezkoak izanik:

- 11 eskoletako biztanleriaren artean 12 eta 17 urte arteko 263 gazte (neska-mutil), 38 irakasle eta 44 guraso. Barruti Gazte Batzordeetako (Comité Zonal de Juventud) 30 gazte (erdiak emakumezkoak), 5 komunitate Elkarteetako Zuzendaritza Batzordetako (Asocaiciones Comunales – ADESCO) 35 kide eta 5 komunitate horietako biztanleria, denera 1.500 pertsona inguru. Gainera, sentsibilizazio kanpaina orokorraren bidez 1.000 pertsona inguru izando da onuradun landa eta hiri guneetan. Esku-hartze eremu honetan beraz, onuradun zuzenen eta ez zuzenen artean, 2.910 pertsona izango da onuradun, hauetariko erdia gutxienez emakumezkoa izango delarik.

- Concertación de Mujeres de Suchitoto elkartekideen gaitasun indartze lanean zuzenean 79 emakumeri mesede egingo badio ere urtero 30 emakume gehiago gehituko dizkiogu esfortzu honi.

- Bestelako antolakuntza espazioekin lanean zuzenean 1.518 pertsoneri egingo dio mesede proiektuak, hauetatik 1.500, komunitateetako biztanleria eta 18 “Consejo Consultivo de Mujeres” delakoak osatzen diztuzten emakumeak.

 

Emaitzak:

E.1.Sentsibilizazioko estrategia bat prestatu eta abiarazi da genero-indarkeria prebenitzeko eta sexu- eta ugalketa-eskubideak bermatzeko Suchitotoko herritarrei zuzendutako informazio-tresnen eta salaketa sozialerako tresnen bitartez; 11 ikastetxe inplikatu dira eta ari dira proiektuan lanean, baita gazteen 8 barruti-batzorde, landa-eremuko 10 komunitate, hirigunea, 5 ADESCOS komunitario eta tokiko 3 erakunde publiko ere.

E.2.Concertación de Mujeres de Suchitoto elkarteko kideen gaitasun tekniko eta materialak indartu dira, eta prebentzioaren eta arretaren arloko prestakuntza eman zaie emakumeek indarkeriarik gabeko bizimodua izateko eskubidea eta sexu- eta ugalketa-eskubideak balia ditzaten, “Rosa Andrade” Emaginen Elkarteko kide diren emaginak inplikatuz.

E.3.Udalerriko elkarteetako emakumeek intzidentzia izateko estrategia bat landu eta abiarazi da, tokiko parte-hartze guneetan; gune horietan, bai komunitatean, bai herrian indarkeriarik gabeko bizimodua izateko eskubidea eta sexu- eta ugalketa-eskubideak baliatzearen alde lan egiten da.

 

Finantzaketa:

Errenteriako Udala: 6.710,00 €

Ordiziako Udala: 10.917,35 €

Bideberri Mankomunitatea: 1.747,89 €

Andoaingo Udala: 5.562,00 €

Tokiko ekarpena: 6.276,33 €

Suchitotoko Udal Alkatetza: 4.363,64 €

Proiektuaren aurrekontua, guztira: 35.577,71€

 

Egikaritzea: 2016-2017

 

Tokiko Bazkidea: Concertación de Mujeres de Suchitoto (CMS)