CEIBA-i buruzko informazioa:


CEIBA-i buruzko facebook

   
     

CMS (Concertación de mujeres de Suchitoto) Informazioa


CMS-ko Facebook

 

 
     

Mugen Gainetik elkarteak sortu zenetik (1994) darama Guatemalan lanean giza eskubideak babesten eta sustatzen. Testuinguru horretan, bake-akordioak sinatu eta biztanleak beren herrixketara itzuli zirenetik, ahaleginak egin ditu garapen integrala sustatzeko, jatorrizko biztanleen eskubideak bermatuta. 2011ko hasieran, Mugen Gainetik-ek Guatemalako elkarte baten babesa bilatu zuen, elkarteak indartzeko eta haien ekoizpen-prozesuak eta merkatuetarako sarbidea errazteko. Orduz geroztik, ADAMekin elkarlanean dihardu, landa-eremuaren garapen iraunkorra lortzeko, ekoizle txikien taldeentzako hainbat programaren bidez, gai hauetan: ekoizpena, tokiko, eskualdeko eta nazioarteko merkatuetarako sarbidea, eta elkarte-prozesuen indartzea.


ADAM-eko webgunera joan
  adam
     

Mugen Gainetik eta Asaunixil elkarteen arteko lehenengo harreman instituzionala 2004an hasi zen, Ixil del Quiché eskualdean (Guatemala), erresistentziako biztanle-komunitateen (CPR) zati bat Nebaj-eko udalerriko jatorrizko komunitateetara itzuli zenean eta antolatu beharraz jabetu zirenean, gobernuarekin negoziatzeko nola finkatuko ziren berriro biztanle deserrotuak eta nola beteko ziren bake-akordioak. Gaur egun, lanean ari dira ixil nekazarien eta indigenen komunitateetako emakumeek eta gizonek bizitza duina izateko duten eskubidea aldarrikatzeko, burujabetza-elikaduraren bidez, emakumeen eta gizonen arteko ekitatea sustatuta, lurrak izateko eskubidearen titulartasuna emanda, eta jatorrizko biztanleen lurraldea defendatuta.


Asaunixil-en webgunera joan
  asaunixil
     

Centro de Derechos de la Mujer de Chiapas A.C.-ri buruzko informazioa


CDMCH-ren webgunera joan
  cdmch
     

Mugen Gainetik elkartearen Plan Estrategikoko lan-ardatzen barruan, zehatz-mehatz adierazita daude emakumeen ahalduntzea eta genero-ekimenen sustapena, ekitaterantz aurrera egin ahal izateko. Horretarako, Mugen Gainetik Tokiko Garapenerako Kolektibo Feministarekin elkartu da. El Salvadorreko erakunde horrek prozesu adostuak eta antolatuak bultzatzen ditu, emakumeen eskubideak aintzatesteko eta betetzeko. 2005ean jarri zen harremanetan Mugen Gainetik Tokiko Garapenerako Kolektibo Feministarekin (CFDL), Mugen Gainetik-ek Tecoluca udalerriko (San Vicente departamentua) Mikroeskualde Ekonomiko eta Soziala (MES) elkartearekin duen harremanaren bidez. Izan ere, Kolektiboak sortutako Emakumeen Batasuneko elkarteetako bat da MES.


La Colectiva Feminista-ren webgunera joan
  colectiva
     

DESCO P.U.-ri buruzko informazioa

DESCO P.U.-ren webgunera joan
  desco
     

DESCOSUR-i buruzko informazioa

DESCOSUR-en webgunera joan
  descosur
     

FLORA TRSITAN-i buruzko informazioa

Flora Tristán-en webgunera joan
  flora
     

La Corriente Programa Feminista Nikaraguako erakunde feminista bat da, eta modu aktiboan sustatzen du eremu publikoetako ekintza kolektiboa, emakumeen eskubideak babesteko. Berdintasuna eta bereizkeriarik eza lortzeko aldaketen aldeko ekintzak garatzen ditu, hainbat esparru konbinatuta: ikerketa, prestakuntza, hedabideak eta sormena. 2013an hasi zen Mugen Gainetik harekin lanean, genero-ekitateari buruzko ildo estrategikoari erantzuna emateko. Hala, zalantzan jarri ziren botere-harremanak; ahalduntze-estrategien bidez, gizonen eta emakumeen arteko desoreka murriztu zen; eta biztanleen esparru estrategiko eta instituzionalei heldu zitzaien. Halaber, Mugen Gainetik La Corriente erakundeari laguntzen ari zaio sexu- eta ugalketa-eskubideak sustatzen, jatorri askotako hainbat gizon eta emakume gazterekin batera (mestizoak, afro-ondorengoak, landa-eremuetakoak, Karibe kostaldekoak eta Nikaraguako Pazifikokoak).

LA CORRIENTE-ren webgunera joan
  lacorriente
     

Guri buruz

MUGEN GAINETIK-ek Hegoaldeko herriekin lankidetza sustatzen duen bezala Iparraldean giza eraldaketa bultzatzen duen erakunde bat da. Gure ustez, Elkartasuna ezin da asmotan gelditu edo egituren aldaketen menpe egon. Parte hartu behar da.

Kokapena

C/ Portuetxe 15, 1º C, 20018 Donostia - San Sebastián

Harremana

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara:
(0034) 943 316 214 edo posta elektroniko bat bidali helbide honetara:
mugen@mugengainetik.org