Mugen Gainetik elkarteak sortu zenetik (1994) darama Guatemalan lanean giza eskubideak babesten eta sustatzen. Testuinguru horretan, bake-akordioak sinatu eta biztanleak beren herrixketara itzuli zirenetik, ahaleginak egin ditu garapen integrala sustatzeko, jatorrizko biztanleen eskubideak bermatuta. 2011ko hasieran, Mugen Gainetik-ek Guatemalako elkarte baten babesa bilatu zuen, elkarteak indartzeko eta haien ekoizpen-prozesuak eta merkatuetarako sarbidea errazteko. Orduz geroztik, ADAMekin elkarlanean dihardu, landa-eremuaren garapen iraunkorra lortzeko, ekoizle txikien taldeentzako hainbat programaren bidez, gai hauetan: ekoizpena, tokiko, eskualdeko eta nazioarteko merkatuetarako sarbidea, eta elkarte-prozesuen indartzea.


ADAM-eko webgunera joan
  adam