Mugen Gainetik elkartearen Plan Estrategikoko helburu orokorren artean hauek daude: batetik, nortasun-bereizgarriak indartzea, tokiko garapena sustatuta eta, horretarako, tokiko erakundeak inplikatzea (adibidez, udalerriak, alkatetza laguntzaileak, etab.); eta, bestetik, ingurumenaren aldeko ekintza iraunkorrak sustatzea, basogintzako ekintzekin jarraituta, birpopulatze-haztegiak sortuta, basoak zainduta eta kudeatuta, eta lurraldea defendatuta. Helburu horien baitan kokatzen da 2012az geroztik Ut'z Che' elkartearekin egiten duen lana (Ut'z Che' indigenen eta nekazarien komunitate antolatuen sare nazionala da, eta basoak modu iraunkorrean babestu eta erabil daitezen sustatzen du). Horren harira, tokiko prozesuak indartzea proposatzen du, aurrera egiten jarraitu ahal izateko eta erreferentziak sortzeko, legez erabat aintzatets daitezen komunitate indigenen eskubide kolektiboak, lurrak eta basoak izateko dituzten eskubideak, eta antolaketa- eta kudeaketa-modu propioak, bai baliabide naturalenak, bai bizitza komunitarioko beste eremu batzuetakoak.

>>> UT'Z CHE'-ren webgunera joan
  utzche