1994an sortu zenetik, Mugen Gainetik elkarteak “giza eskubideen” arloko lan-ardatza kokatu zuen erakundearen lau ardatz programatikoen artean. Lehentasunezko ildo horretatik, argi eta garbi ikus daiteke giza eskubideen defentsa eta sustapena dela elkartearen jardunbidearen oinarria, eta oinarri horretatik abiatzen direla gizarte-egoera ahulenean dauden biztanleen garapen integralerako ikuspegi guztiak. Testuinguru horretan, 2008an hasi zen UDEFEGUArekin elkarlanean. UDEFEGUAren helburua da defentsarien aurkako erasoak ikertzea eta salatzea, haien segimendua egitea, eta halakoak jasaten dituztenei arreta eta harrera ematea; eta, horretarako, ekintzak koordinatzen ditu nazioko eta nazioarteko beste erakunde batzuekin.


UDEFEGUA-ren webgunera joan
  udefegua
     

Mugen Gainetik elkartearen Plan Estrategikoko helburu orokorren artean hauek daude: batetik, nortasun-bereizgarriak indartzea, tokiko garapena sustatuta eta, horretarako, tokiko erakundeak inplikatzea (adibidez, udalerriak, alkatetza laguntzaileak, etab.); eta, bestetik, ingurumenaren aldeko ekintza iraunkorrak sustatzea, basogintzako ekintzekin jarraituta, birpopulatze-haztegiak sortuta, basoak zainduta eta kudeatuta, eta lurraldea defendatuta. Helburu horien baitan kokatzen da 2012az geroztik Ut'z Che' elkartearekin egiten duen lana (Ut'z Che' indigenen eta nekazarien komunitate antolatuen sare nazionala da, eta basoak modu iraunkorrean babestu eta erabil daitezen sustatzen du). Horren harira, tokiko prozesuak indartzea proposatzen du, aurrera egiten jarraitu ahal izateko eta erreferentziak sortzeko, legez erabat aintzatets daitezen komunitate indigenen eskubide kolektiboak, lurrak eta basoak izateko dituzten eskubideak, eta antolaketa- eta kudeaketa-modu propioak, bai baliabide naturalenak, bai bizitza komunitarioko beste eremu batzuetakoak.


UT'Z CHE'-ren webgunera joan
  utzche
     

Guri buruz

MUGEN GAINETIK-ek Hegoaldeko herriekin lankidetza sustatzen duen bezala Iparraldean giza eraldaketa bultzatzen duen erakunde bat da. Gure ustez, Elkartasuna ezin da asmotan gelditu edo egituren aldaketen menpe egon. Parte hartu behar da.

Kokapena

C/ Portuetxe 15, 1º C, 20018 Donostia - San Sebastián

Harremana

Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara:
(0034) 943 316 214 edo posta elektroniko bat bidali helbide honetara:
mugen@mugengainetik.org